XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorrtarauak ta barrnekoak beterazteko ayola.

Batzarretan erabakitako arloak lagunei egoztekoa.

Agintari ta beste Bazkunekiko azi-orrazietan Euskaltzaindiaren orde yardutekoa.

12. Idazlariak beretzat ditu: Batzarretan egindakoen ageria atondu ta ziñaltzea.

Euskaltzaindiaren idaztageri guziak atontzea, bere izena ta sendatza dazarrzkielarik.

Arrotzekiko idazkuntza bere gain arrtu, ta Euskaltzaindiari adiraztea.

13. Gutuntzaiñaren kisa dago: Euskaltzaindiak sorrtu naiz beretutako gutun ta eskutizak oro zaindu ta adiñonez bilduta eukitzea.

Euskaltzaiñei gutun ta eskutitzok yesangarri ematea, gutundegiaren arauz.

14. Diruzaiñen eginbearrak dira: Diruketan edola ere Euskaltzaindiarenak diran guziak, arentzat mugonez eskuratzea.

Beraren zorrak, bearr dan ordain-aginduz, garbitzea.

Batzarr beteari urte oro sarr-irtenak yakiñeraztea.

Aldundiak Euskaltzaindiari emandako sorozkien erabilguntza beraei zuritzea.